San Martin-go azkenengo berriak

Martintxo sortu da, San Martin Merkatuaren aldizkari berria

Asteazkena, Martxoa 4, 2020

San Martin Merkatuak Martintxo plazaratu du, hilabetekari berria. Aldizkariaren edukiek bi ardatz nagusi izango dituzte: batetik, sasoiko produktuak nabarmendu eta sustatzea, errezeten eta informazio-pilulen bidez; eta, bestetik, hilero merkatuan egingo diren jardueren eta ekitaldien inguruko edukiak eskaintzea.

Hala, malko-ilarrak dira Martintxoren lehen zenbakiko protagonista nagusiak. Jarduerei dagokienez, azpimarragarria da martxoaren 22an, igandez, 12:00etatik aurrera merkatuaren erdiko galerian egingo den Herri Kirolen erakustaldia. Era berean, garrantzi berezia eman zaie hilabete honetan egingo diren Martin Magazine klubeko bazkideentzako tailerrei.

Esteka honen bidez deskarga dezakezu Martintxo agerkariaren 1. zenbakiaren pdfa.

 

Banatu

Ceviche de daurade Gehiago ikusi
Rosbif zainzuriekin Gehiago ikusi