Ezagutu gure ekimenak

Aurora Boreal

Instalación lumínica

Aurora borealak argitzen du San Martin Merkatua

Aurora boreala zeruko suge eta dragoiekin lotu izan da ekialdeko zein mendebaldeko kulturetan eta Ipar Poloko berezko fenomeno atmosferikoa da. Halere, salbuespenez, munduko beste alde batzuetan ere agertzen da noizean behin. Gabon hauetan, adibidez, San Martin Merkatuko erdiko korridorean ikus daiteke, arkitekto donostiarrek osaturiko Raz enpresak diseinaturiko argi-instalazio berritzaileari esker.


Arte-lan horren egile gazte eta talentudunek ohiko Gabonetako argietatik urrunago joan nahi zuten, eta, teknologiaren, informatikaren eta diseinuaren bidez, Europako eta Amerikako iparraldean ospatu ohi den “Winter Lights Festivals” jaialdien ideiara hurbildu.

Artisau-produkzioa izan da erabat, non elektrikariek eta errementariek hartu duten parte. Sortzaileek merkatuko korridorearen altuera handia aprobetxatu dute instalazioa kokatzeko; izan ere, 40 metro luze da eta ordenagailuz kontrolaturiko 28 argi-hari ditu.

Aurora Boreala obraren inaugurazioa abenduaren 1ean izan zen, Donostiako Gabonetako argiak piztearekin batera, eta negu osoan izango da San Martin Merkatuko erdiko korridorean.

 

BABESLE OFIZIALA

Banatu

Itzuli