Ezagutu gure ekimenak

WE ARE ALIVE

Performance

Performance multisentsoriala San Martin Merkatuan

“We Are Alive” antzerki-performancea 2818ko abenduaren 8an eta 9an egon zen San MArtin Merkatuan. Errealitate “hipermodernista” bat sortu zuen, San Martin Merkatuaren errealitateari gainjarriko zitzaiona. Bizirik zegoen instalazioa zen: zuzeneko musika, efektu bisualak eta keinu-aktoreen interpretazioak. Lanak 30 minutuko iraupena zuen; 50 aktore, musikari eta teknikari baino gehiagok hartu zuten parte bertan; eta bizi dugun munduaren inguruko eztabaida sustatu nahi izan zuen. Izan ere, beharbada, sare sozialek eta komunikabideek gizatasuna kentzen digute eta salgai bilakatu.

Lanaren sortzailea MA Laborategia da, ekoiztetxe eta antzerki-eskola. Marga Altolaguirre diziplina anitzeko artistaren eskutik jaio zen 2010ean. Haren ezaugarri nagusietako bat da arte hezigarria egiten duela, ikuslearengan inspirazioa piztu eta galderak eragiteko.

 

Babesleak

Informazioa

Iraupena

30 min

Lekua

San Martin Merkatua (1. solairua)

Zuzendaritza artistikoa eta ekoizpena

M.A. Laborategia

Egunak

abenduak 8, larunbata (arratsaldez)
abenduak 9, igandea (goizez eta arratsaldez)

Sustatzailea

San Martin Merkatua

Zuzendaritza artistikoa eta ekoizpena

M.A. Laborategia

Argia eta soinua

Uhina SL eta Joel Crespo

Soinu-gunea

Anai Arrebak K.E

Diseinu grafikoa

Sara Essery

Bideograbaketa

Iñigo Azpitarte

Jantzien diseinua

Rebeca Caballero

Banda

Sega sound killers

*18 urte baino gehiago.

Banatu

Itzuli