Ezagutu gure ekimenak

Maratoia

Ekintza iraunkorrak

Tokiko produktuari egiten diogun omenaldia

Kontsumoari lotutako jasangarritasunaren zutabeetako bat 0 kilometroko produktuak sustatzea da. Horregatik, udaberrian, gure baserritarren baratzeak beren fruiturik onenak ematen hasten direnean, San Martin Merkatuan San Martin Maratoia egiten dugu: tokiko eta sasoiko produktua (gure merkatuaren funtsa) nabarmentzeko sortu zen bi eguneko jardunaldi bizia.

Esperientzia gastronomikoez osatutako maratoi berezia da San Martin Maratoia, lasterka egitea eskatzen ez duena. Tokiko produktua ezagutu eta dastatu egin behar da, besterik ez. Erraztasun guztiak ematen ditugu, adin guztietako pertsonei zuzendutako jarduera-programa osatuaren bidez; egongo dira: bisita gidatuak, showcookingak, haur eta helduentzako lantegiak, hitzaldiak, bertsolariak, tokiko produktuez betetako saskien zozketak...

Eta gertuko produktuekin kozinatzea baino gauza jasangarriagorik ez dagoenez, egunotan sukaldean arituko gara, eta bezero eta bisitariek erosten dutena unean bertan prestatuko dugu, merkatuan bertan jan dezaten. Benetako esperientzia!

LAGUNTZAILEAK

Banatu

Itzuli