Ezagutu gure ekimenak

San Martinen nabarmen egin du gora hondakinen birziklapenak

Ekintza iraunkorrak

San Martin Merkatuak, hondakinen kudeaketa orokorrean espezialista den Tratamientos Geuria enpresarekin lankidetzan, itzelezko aurrerapausoa eman du hondakinen ingurumen-inpaktua murrizteko bidean.
2019an, bi enpresek plan bat diseinatu zuten, helburu argiarekin: San Martinen sortzen diren hondakinen birziklatze-tasa hobetzea, eta, hala, NBEren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat egitea. Ezarritako neurriei esker datu bikainak lortu dira.

Paperaren eta kartoiaren birziklapenaren gorakada:

2019an erabilitako paperaren eta kartoiaren % 87 birziklatu da. Horren baliokide dira:

  • Kontxa eta Ondarreta hondartzak zeharkatuko lituzkeen folio-kutxez egindako bidea
  • edo 1.550 zuhaitz botatzea ekiditea
  • edo ia 6 milioi litro ur aurreztea
  • edo urtebetez Donostia eta Malaga arteko bidea (joan-etorria) automobilez egiteak sortuko lukeen C02 isuria saihestea.

Film-plastikoaren birziklapenaren gorakada:

12 tona film-plastiko birziklatu dira.

Proiektuaren beste ardatzetako bat film-plastikoa lantzea izan da. Gainerako hondakinetatik bereizi da, birziklatu eta galauts bihurtzeko. Modu horretan, plastikozko material berriak egin dira.

Jarduketa horiek lagungarri izan dira:

  • Petrolio-kontsumoa saihesteko
  • Ur-kontsumoan aurrezteko
  • Substantzia kimikoen erabilera gutxitzeko

EPSaren birziklapenaren gorakada:

5 tona EPS (porex edo poliestileno hedatu) birziklatu dira, 200 zuhaitzek iragazten duten CO2aren baliokidea.

Miren Celaya San Martin Merkatuko zuzendariaren esanetan, «gure eguneroko jardunaren ingurumen-inpaktua hobetu behar genuenez, hondakinak kudeatzeko plana martxan jartzea erabaki genuen». «Planetaren zaintzarekin oso sentsibilizatuta gaude. Bide onetik goaz, baina ibilbidea luzea da eta asko dugu egiteko», azaldu du Celayak.

Gainera, hondakinak egoki kudeatuz eta trinkotuz, San Martin Merkatuak honako emaitza hauek lortzen ditu:

  • Laneko gunea optimizatzea, hondakinen bolumena trinkotuta.
  • Higiene eta garbitasun handiagoa.
  • Aurrezpen ekonomikoa, hondakinen bolumena txikitzean gehiago garraiatu daitekeelako aldiro.
  • Karbono-aztarna murriztea, hondakinak eramateko eta kudeatzeko bidaien kopurua gutxitu egiten delako.

Itzuli