San Martin-go azkenengo berriak

Zure San Martin Merkatuko betiko erosketa, orain ere online.

Astelehena, Apirila 25, 2022

Egungo bizimoduak online kontsumitzeko modu berrietara egokitzera behartzen gaitu. Horregatik, San Martin Merkatue-ren bitartez, bizitza osoko merkatuan duzun erosketa-esperientzia ingurune birtualera eramaten saiatu gara.

Gaurtik aurrera, zure betiko erosketa San Martin Merkatuan, online ere egin dezakezu, zuk nahi duzunean eta zuk nahi duzun lekutik, zerbitzuaren kalitate-berme osoarekin.

Nola egin azalduko dizugu:

1.Egin eskaria. Sartu www.sanmartinmerkatue.com plataforman eta aukeratu erosketan egin nahi dituzun postuak.

2. Nola ordaindu. Saskia bete eta gero sartu txartelaren zenbakia, eta egindako eskariaren arabera, blokeatu egingo da zenbatekoa. Dena dela, baliteke zenbatekoa aldatzea, azken pisua zein den arabera, merkatuan gertatzen den bezala.

3. Atsegin handiz prestatuko dizugu. San Martin Merkatu-e plataformako gure taldeak kontu handiz paketatuko du zure eskaria, behar bezala irits dakizun etxera.

4. Etxera eramango dizugu erosten duzuna. Zure ordutegira egokituko gara.
Hiru ordu-tarte hauetan eramaten ditugu erosketak bezeroen etxera: 11:00etatik 13:00etara / 14:00etatik 16:00etara / 18:00etatik 20:00etara
Etxera bidaltzearen kostua: 6 euro. Lehenengo erosketan, bidalketa doakoa izango da.
Banaketa Donostian bakarrik egingo da.

5. Edo, nahiago baduzu, merkatuko armairu hoztuetan jaso dezakezu, -1 solairuan, aukeratutako ordutegitik 22: 00ak arte. Leihatilaren kostua 3 eurokoa da.

Edozein zalantza izanez gero, webguneko atal honetan argituko dizugu.

Orona Fundazioaren laguntzarekin.

Banatu

Oeufs de falafel à l’ècossais Gehiago ikusi
Tartar de atún Gehiago ikusi