San Martin-go azkenengo berriak

San Martin Merkatua Easo kalean dago orain

Astelehena, Urtarrila 8, 2024

Urtarrilaren 8tik aurrera, zure konfiantzazko handizkariak behin-behineko merkatuan artatuko zaitu, Easo kalearen 12. zenbakian. Bertan, betiko erosketak egin ahal izango dituzu, eroso, San Martin Merkatua birmoldatzeko lanak egiten diren bitartean. Obrek lau hilabete inguru iraungo dute.


Harategiak, urdaitegiak, arrandegiak, baserritarrak, okindegiak… San Martin Merkatua Easo kaleko lokal batean egongo da zenbait hilabetez. 500 metro karratutik gora ditu, eta, bertan, zure erosketa-esperientzia betikoa izango da: betiko handizkariek artatuko zaituzte, eta sasoiko eta tokiko produktuen eskaintzak postuen bereizgarri izaten jarraituko du. «Behin-behineko merkatua txikiagoa denez, handiagoa izango da bezeroen eta saltzaileen arteko hurbiltasun fisikoa, eta saltzaileek, beti bezala, produkturik onena eskainiko dute», azaldu du Miren Celaya merkatuko zuzendariak.

 

 

 

Kalearen mailako solairuan, harategiak, urdaitegiak, fruta-dendak, prentsa-saltokia, Kenko Sushi eta Talo okindegia egongo dira, baita baserritarren hainbat postu ere.

Beheko solairuan, arrandegiak eta gainerako baserritarrak aurkituko dituzte bezeroek. Igogailuan jaitsi ahal izango dira, edo, nahiago badute, eskaileretatik.



 

 

 



 

Banatu

Petits pois au jambon et à l’oeuf mollet Gehiago ikusi
Rosbif zainzuriekin Gehiago ikusi