San Martin-go azkenengo berriak

Kontsignak alokatzeko zerbitzu berria

Ostirala, Maiatza 5, 2023

Erosketak merkatuan egin dituzu, poltsak dituzu eta ez dakizu zer egin haiekin kafe bat hartzera edo hondartzan paseatzera joan nahi duzulako? San Martin Merkatuan oso erraz jartzen dizugu! Utzi zure erosketak edo objektu pertsonalak -1 solairuko kontsignetan.

Abantailaz beteriko zerbitzua:

  • Tamaina desberdinak, daukazun fardel kopuruaren arabera.
  • Hoztuta edo hoztu gabe.
  • 24 orduko prezioa:
    - kontsigna M 3,95 €
    - kontsigna L 3,95 €
    - kontsigna XL 4,95 €
    - kontsigna hoztua 5º-10º 3,95 €
  • Alokatzeko prozedura oso erosoa eta erraza da, leihatiletako ukipen-pantailaren bidez.
  • Segurtasun-sistema aurreratuak.


Informazio gehiago esteka honetan.

 

Banatu

Rosbif con espárragos Gehiago ikusi
La Gastro-receta de San Martín Huevos escalfados y trufa en tarrifa de yogur Gehiago ikusi