Bera Bera Balonmano
Hamalau aldiz txapeldun

Bera Bera Balonmano
Donostian titulurik gehien duten taldeetako bat da Bera Bera Eskubaloia, gehien dituena ez bada. Eskubaloiko emakumeen taldea, Donostiako Bidebieta auzoan sortua, emakumeen eskubaloiko Espainiako Ligako Ohorezko Mailara iritsi zen 1989an, eta elitean ibili da harrezkero.
Tira, egia esan, ez da ibili soilik, protagonista ere izan da parte hartu duen lehiaketetan, eta lurraldeko talde profesional gehienek lortu nahiko zuketen garaipen-zerrenda ikaragarria lortu du.
Ez gabiltza ezer puzten. Bera Bera Eskubaloia txapelduna izan da 2012-2013, 2013-2014, 2014-2015 eta 2015-2016 denboraldietan, eta txapeldunordea beste batean. Erreginaren Kopa ere beste bost alditan eskuratu du: 2007an, 2009an, 2013an, 2014an eta 2016an. Eta Espainiako Superkopa ere beste bost aldiz lortu du: 2007-2008, 2012-2013, 2013-2014, 2014-2015 eta 2015-2016 denboraldietan. Jakina, Europako lehiaketetarako ere sailkatu izan da hainbatetan, eta Europako 2008ko Errekopako finalerdietan lortu zuen emaitzarik onena.
Hamalau titulu guztira. Eta hamabosgarrena aurten irabaziko dute, San Martin merkatuko eskaileretan. Txapeldun izango dira berriro; baina, oraingoan, merkatuko erabiltzaileei lagunduz.