Mesedeen eskailera
ZERGATIK MESEDEEN ESKAILERA?

San Martin merkatuko igogailuak berrituko ditugu. Lan luzea da, lau hilabete ingurukoa. Hori dela eta, guztiontzat interesgarria den irtenbide bat bururatu zaigu.
Donostiako zortzi talde amateur babestuko ditugu. Guk haien kirolariei lagunduko diegu, eta haiek, berriz, erosketa-poltsekin lagunduko dizute zuri. Zure personal bolserrak izango dira. Ekimen horri Mesedeen eskailera deitu diogu. Eta, elkarri laguntzeko kate bat da, denontzat mesedegarria.
ELKARTE PARTE-HARTZAILEAK

Donostiako zortzi elkarte amateur. Bertako taldeak eta kirolariak prestatzen, sustatzen eta haien lehiakortasuna hobetzen lan egiten duten eta gure babesa merezi duten zortzi kirol-elkarte.
Errugbiko, saskibaloiko eta waterpoloko hainbat taldek San Martin merkatuko Mesedeen eskailerara bidaliko dituzte beren atletak, personal bolser lanak egitera: bezero eta erabiltzaileei erosketa-poltsak eramaten laguntzera lanak dauden bitartean.