Kalelagunak Hockey Taldea

Gipuzkoako hockey-harrobia

Kalelagunak Hockey Taldea

Aitor Natal zuen izena, guztiek Kale esaten bazioten ere. Bretxako arrandegi batean zebilen lanean, belar-hockeyan jokatzen zuen aurrelari gisa eta, hogeita hamar urte bete aurretik, amaiera zorigaiztokoa izan zuen haren bizitzak. Orduan, Gipuzkoako jokalari-talde batek erabaki zuen haren izenarekin talde bat sortzea zela hura omentzeko modurik onena.

Horrela, 2002ko azaroaren 27an, Donostiako Kaleren Lagunak Hockey Kirol Elkartea sortu zuten, gaur egungo Kale Lagunak. Beherengo kategorian abiatu zen taldea, baina, jokalarien kategoria zela eta (hiriko talderik onenetatik baitzetozen), izugarrizko arrakasta izan zuen lehen denboraldian, eta igoera lortu zuen. Gaur egun lehen mailan jokatzen du, eta kirol-egitura sendoa lortu du, hiriko beste talde batzuk elkartzeari esker; alegia: Atlético San Sebastián, Santo Tomas Lizeoa, Pasaiako Trintxer, Alde Zaharra, Ekintza, Zurriola...

Kirol hori Gipuzkoan sustatzea da taldearen helburu nagusia. Hala, bi talde ditu senior kategorian, lau kimuetan, bi haurrenean, bat kadeteenean eta beste bat gazteenean. Guztira, ehun jokalari inguru kudeatzen ditu Kale Lagunak taldeak, eta horietako batzuk San Martin merkatuko Mesedeen eskaileran egongo dira. Hantxe ikusiko dugu elkar.

Banatu

La base solide du water-polo de Donostia-San Sebastián CD Fortuna Waterpolo Gehiago ikusi
Remando todos en la misma dirección KAE Donostiarra Gehiago ikusi