San Martin merkatua

Nicasio Etxea

0 solairuaharategiak

Izugarri gustatzen zait harakintzaren alde sortzailea

Mikel Urrestarazuk Nicasio bere aita zenaren urratsak jarraitu zituen, horrek duela 50 urte baino gehiago sortutako harategian. Emaztearekin eta taldearekin batera, kementsu egiten du lan, haragiak arte-lan baten itxura har dezan. “Ez egin nik adina lan, esaten zidan aitak, baina nik ez diot kasu handirik egin”.

"18 urte nituela, Marianistetan UBIa bukatu ondoren, harategian lan egiten hasi nintzen. Ikasle ona nintzen eta irakasleek karrera bat egitera animatu ninduten, baina ni harategi batean sortua nintzen. Nire aitak ezerezetik oso negozio oparoa eraiki zuen, eta bere seme bakarrak horretan jarrai zezan nahi zuen. Nire lanbidean, gehien gustatzen zaidana harakintzaren alde sortzailea da. Gauzak prestatzea, erakustea, produktuek jendea erakartzea, azalera handietatik bereizteko. Gaur egun, inoiz baino harroago egon gaitezke haragiaren kalitateaz. Txahal-xerra bat ia egunero jatea gomendatzen diet bezeroei, proteinak ematen dizkigulako. Txerritik, gosaltzeko urdaiazpiko serranoa gomendatzen diet, batez ere aldarte goibela dutenei, baita ahuntz-esneaz egindako gazta ere. Horrez gain, kafea eta fruta-ale bat hartzen badugu, gosari ezin hobea".

Aurkituko duzu ere

Etxeko saltxitxak eta hanburgesak, plater kozinatuak, hestebeteak eta gaztak.

Harremana

Interesgarri izan daiteke

Mikel hobeki ezagutu nahi baduzu, irakurri haren historia FAN aldizkariaren 3. zenbakian.

Banatu

Itzuli