San Martin merkatua

Maribel Urdaitegia

0 solairuaharategiak

40 urte daramatzagu ezkur iberikorik onenak saltzen

"Senarra eta biok duela 40 urte baino gehiago etorri ginen Donostiara lan egitera. Francisco Salamancako tradizio handiko urdai-saltzaileen familia batekoa da. Besoz beso egiten dugu lan gure seme Javierrekin. Berak lekukoa hartuko digu negozioan, baina denbora asko falta da oraindik horretarako. Luzerako dugu!".

“Niri ikaragarri gustatzen zait San Martinen lan egitea. Hamarkadak daramatzagu hemen, Donostian aurki daitezkeen ezkur-iberikorik onenak saltzen: urdaiazpikoak, txorizoak, saltxitxoiak eta solomoa. Markarik ospetsuenak eta Guijueloko gure iberiko propioen aukera zorrotza. Guk geuk aukeratzen ditugu abereak eta haiengandik onena ateratzen dugu, San Martinen saltzeko. Horrez gain, Idiazabalgo, Mantxako eta Frantziako gaztak saltzen ditugu, baita hainbat sari irabazi dituen txistor bikaina ere. Eta ez dugu txerriki iberikoa ahaztu behar: luma, presa eta sekretua. Gure produktuek munduan zehar bidaiatzen dute, turista askok erosi eta maletan eramaten dituztelako. Maribelen, dena da gozoa! Produktua asko zaintzen dugu".

Aurkituko duzu ere

Txerriki iberikoa (presa, luma eta sekretua), nazioko eta nazioarteko gaztak.

Harremana

  • 943 423 089

Banatu

Itzuli