San Martin-go azkenengo berriak

Desfile en San Martín con el Clúster Donostia Moda

Astelehena, Martxoa 11, 2019

Gastropote berezi baten esparruan, martxoaren 14an, 20:00etan, San Martin Merkatuak moda desfile bat hartuko du, #DonostiaMarket Donostiako Merkataritza Azokaren hurrengo edizioa abiarazteko ekitaldi gisa.  

Merkatuaren historiako lehen desfilea izango da eta Donostiako hainbat establezimenduk hartuko dute parte bertan, Donostiako Sustapenak sustatutako Donostia Moda klusterraren eskutik.

San Sebastian Shop plataformak eta hura osatzen duten elkarteek antolatutako ekitaldia da #DonostiaMarket, eta hiriko merkataritza sustatzea du helburu, salgaiak kalean erakutsiz eta desfile horren pareko jarduerak eginez.

 

Banatu

Petits pois au jambon et à l’oeuf mollet Gehiago ikusi
La Gastro-receta de San Martín Ur irakinetan egindako arrautzak trufarekin Gehiago ikusi