San Martin-go azkenengo berriak

Apirilean hau guztia zure zain Gastropotean!

Asteazkena, Apirila 4, 2018

Udaberria, eguraldi ona eta... Apirileko Feria Gastropotean ! Ondoren, datozen asteotarako antolatu ditugun kontzertuak

 

 

Apirilak 5, osteguna
BACK [
Pop Rock]
Bidasoaldeko rock-musikari beterano hauek osatutako laukotea da Back: Joelek (gitarra, teklatuak eta ahotsa), Kaiok (gitarra eta ahots nagusia) eta Jesusek (bateria eta ahotsa). Back taldearen musika XX. mendeko 60ko eta 70eko hamarkadetan inspiratzen da, eta Joelek sinatutako gaietan.

Apirilak 12, osteguna
MFC CHICKEN [Rhythm and Blues]
Badira urte batzuk Spencer Evoy Londresera iritsi eta musikari amorratu eta gosetien taldea bildu zuela Holloway Roadeko oilasko erreen taberna batean, bere buruari agindutako misio sakratua burutzeko: Europa osoko entzuleak dantzan jartzea Estatu Batuetako Pacific Northesteko rock'n'roll soinuei esker. Harrezkero, oilaskoen zaletuek ospea lortu eta Erresuma Batuko showrik zirraragarriena eskaintzen dute. Rock’n'roll-Rhythm & Blues talde horrek Europako entzuleak mira eginda uzten ditu bere estiloari esker.

Apirilak 19, osteguna
SONAKAY [Flamenco euskaldun]
Sonakay flamenko-taldea 2015ean sortu zen Donostian. Ruben eta David perkusio-joleek, Belcha baxu-joleak, Rafa flamenkoko gitarra-joleak eta Yoni Camacho kantautoreak osatzen dute. Ijito erroko musika-kultura eta euskal musika uztartzen espezializatutako taldea da. Got Talent España lehiaketan lortutako arrakastaren ondoren, birus bizi baten pare zabaldu da taldearen ospea.

Apirilak 26, osteguna
HAVANA 537 [Folk cubano]
Kuban eta Latinoamerika osoan musika-ibilbide luzea egin duten musikariek osatzen dute Havana 537 taldea. Kubako musika tradizionalean oinarritzen da: boleroak, cha-cha-cha, guaratxak eta son montuno eskaintzen dute, besteak beste, musika modernoaren eraginak tarteko (batxata, reggaetona eta popa, batez ere).

 

 

 

Banatu

Chipirones crujientes con lima y cilantro Gehiago ikusi
Espaguetis de tinta de calamar con txipirones y guindilla Gehiago ikusi