Abenduak 7: bertso emanaldia doan Maialen Lujanbio eta Beñat Gaztelumendirekin
Bertso emanaldia doan Maialen Lujanbio eta Beñat Gaztelumendirekin
- Noiz: Abenduak 7 [larunbata]
- 20.00etan
- Gai jartzailea: Amaia Agirre.
- 0 solairuan, baserritarren postuetan
Zatozte!!!!!
Banatu
Azaroaren 8an Ardofest ospatuko dugu, San Martin merkatuko ardo-festa
Hainbat jatorri-deituratako hamabi upategi ospetsuk hartuko dute parte azaroaren 8an, ostiralean, Ardofest-en, San Martin merkatuko ardo-festan.
Zatoz gure merkatuko 0. solairura 19:00ak eta 22:00ak bitartean. 10 euro bakarrik ordainduta, abonu bat eskuratuko duzu esparruan sartzeko eta zuretzat bereziki aukeratutako lau kopa ardo edo xanpain hartzeko. Ondorengo kopen balioa 2 eurokoa izango da.
Banatu
Ateak ireki ditu MAUN SAN MARTINek, San Martin Merkatuko gastroparrilak
Lokal gastronomikoaren kontzeptu berria da MAUN. Bertan, kalitate handiko produktuak eta chefaren eta bezeroaren arteko harreman zuzena dira protagonista nagusiak.
San Martin Merkatuko lokal gastronomiko hori merkatuko postuek eskaintzen dituzten produktuez hornitzen da. Merkatutik sutara, eta hortik platerera.
Parrila berriak ukitu berezia ematen dio lokalari, eta are etekin handiagoa ateratzen dio elikagaien kalitateari.
Banatu
San Martin merkatua
Maun Grill Bar
San Martin Merkatuko gastroparrila
Lokal gastronomikoaren kontzeptu berria da MAUN. Bertan, kalitate handiko produktuak eta chefaren eta bezeroaren arteko harreman zuzena dira protagonista nagusiak.
San Martin Merkatuko lokal gastronomiko hori merkatuko postuek eskaintzen dituzten produktuez hornitzen da. Merkatutik sutara, eta hortik platerera.
Parrila berriak ukitu berezia ematen dio lokalari, eta are etekin handiagoa ateratzen dio elikagaien kalitateari.
Aurkituko duzu ere
Babestutako terraza.
Harremana
- 722 761 705
- Web
Ordutegia
- Astearte eta asteazkenak: 12:30 - 15:30 Ostegunetik larunbatera: 12:30 - 15:30 / 20:00 - 22:30 Igandeak: itxita
Interesgarri izan daiteke
Banatu
Haurrentzako XIII. marrazki lehiaketa “Dbus eta Gabonak”
Dbusek eta San Martin Azokak 2019ko “Dbus eta Gabonak” haurren marrazketa lehiaketa antolatu dute. Oraingoa hamahirugarren edizioa da eta aurreko urteetan arrakasta handia izan du 13 urtetik beherako haurren artean.
Sormena bultzatzeaz gain, lehiaketarekin haurrei Donostian garraio publikoa erabiltzearen garrantzia transmititu nahi zaie, hiri-espazioen jasangarritasuna eta hiritarren bizi kalitatea bermatzeko. Izan ere, mugikortasuna hobetzeko garraio publikoaren erabilera ezinbestekoa izaten da Gabonetan.
Banatu
Jazz Morning Brunch San Martinen
San Martin merkatuan Jazzaldiaren musika-uhin onari lotu nahi gatzaizkio eta, horregatik, Jazz Morning Bruncha antolatu dugu ostegunean, hilaren 26an, ostiralean eta hilaren 27an larunbatean.
10:30etik 12:30era, formula gastromusikal paregabea eskaintzen dizugu: aukeratu gure 4 brunchetatik gustukoena eta gozatu zuzeneko jazzaz San Martin merkatuko galeria nagusian. Planik hoberena esku-eskura!
Hauek dira prestatuko ditugun 4 brunch gozo eta osoak:
Banatu
Jazzaldirako sarrerak zozketatzen ditugu
Sorteamos entradas para los siguientes conciertos en la plaza de la Trinidad. Solo tienes que ser seguidor nuestro en nuestros perfiles de Instagram y de Facebook de Mercado San Martin y/o Gastropote San Martin y mencionar a esa persona con la que te gustaría ir al concierto.
Jueves 25:
25/07/2019
Hora: 21:00
DONNY MCCASLIN QUINTET: BLOW
MARIA SCHNEIDER & ENSEMBLE DENADA
Viernes 26:
Hora: 21:00
JOSHUA REDMAN-RON MILES-SCOTT COLLEY-DAVE KING: STILL DREAMING
Banatu
Ezagutu gure ekimenak
Miquel Aparici
Animalia birziklatuak San Martinen
Talentuz San Martin, tokiko talentua sustatzeko programa, eta jasangarritasunaren alde egiten dugun apustua uztarturik, Cristina Enea Fundazioarekin elkarlanean, Miquel Aparici eskultore kataluniarraren hiru obra jarriko ditugu ikusgai ekainaren 21etik aurrera gure merkatuan. Birziklapenean oinarritutako artea maisutasunezko mailara eraman duten artista garaikide bakanetakoa dugu Miquel Aparici.
Hiru obra original horiek —jirafa bat, gepardo bat eta txakur bat—Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean ekainaren 22tik urriaren 6ra bitartean ikusgai egongo den Zooteka erakusketaren lagin bat dira. Eskultura horiek jada erabiltzen ez diren metalezko eta zurezko objektuen assenblage edo muntaia harrigarriak dira, eta era guztietako animaliak irudikatzeko erabiltzen ditu artistak.
Erakusketa: Zooteka
Artista: Miquel Aparici
Egunak: San Martin Merkatuan, ekainaren 21etik abuztuaren 18ra bitartean
Cristina Enea Fundazioan, ekainaren 21etik urriaren 8ra bitartean
Banatu
San Martin Merkatua da Donostiarra arraun-taldearen emakumezkoen traineruaren babesle berria
Kaiarriba-Donostiarra arraun-elkarteak prentsaurrekoa eskaini du San Martin merkatuan, traineru-denboraldi berria eta San Martin Merkatuak emakumezkoen tripulazioari emango dion babesa aurkezteko.
Banatu
San Martin Merkatua da Donostiarra arraun-taldearen emakumezkoen traineruaren babesle berria
Kaiarriba-Donostiarra arraun-elkarteak prentsaurrekoa eskaini du San Martin merkatuan, traineru-denboraldi berria eta San Martin Merkatuak emakumezkoen tripulazioari emango dion babesa aurkezteko.