San Martin merkatua
JA San Martín
Etxean egindako ogia eta gozoak
«Nor den San Martingo azokan denda hau ireki izanaren erantzulea? Gure aita! Jakina, Karlos Arguiñanoz ari da Joseba. Izugarri maite ditu azokak, eta ia ostiralero etortzen da hona, San Martinera, lagunekin egotera eta erosketak egitera», azaldu digu Joseba Arguiñanok, denda inauguratu duten egun berean. «Saltoki bat nahi genuen Donostiaren erdian, eta leku ezin hobea iruditu zitzaigun san Martingo merkatua».
Egunero egiten diren artisau-produktuak, horra JA San Martinen bereizgarria. Euren lantegi propioan egiten dituzte salgai dauzkaten produktu guzti-guztiak, goxotasunez eta kalitate-maila goreneko produktuekin. Zabal-zabala dute eskaintza: ore amako hamabost ogi-mota (baguettea, biribila, Galiziako ogi biribila, haziduna…), zenbait pastel eta tarta (gaztazkoa, aranezkoa, tiramisua, sagar-banda), opilak, bonboiak, txokolate-tabletak, marmeladak eta konfiturak, pastak…
«Zatozte gure denda ezagutzera: kalitate goreneko produktuak aurkituko dituzue». Astelehenetik larunbatera egoten da zabalik JA San Martin, 08:00etatik 20:00etara; igandeetan, berriz, 08:00etatik 14:00etara.
Aurkituko duzu ere
Ogizalea bazara, eskatu egurrezko labean egindakoa. Gozozaleentzat: aran-tarta, sagar-banda eta kremaz betetako hostopila. Eta etxeko produkturik kuttunena: croissanta (hutsa, kremazkoa edo nutellazkoa).
Harremana
- 619 950 267
Ordutegia
- Astelehentik larunbatera: 8.00etatik 20.00etara.
- Igandeak: 8.00etatik 14.00etara
Banatu
Crema de coliflor con Idiazabal ahumado y txistorra crujiente
Osagaiak
- 1 cucharada de mantequilla
- 1 puerro cortado en rodajas
- 1 coliflor mediana cortada en ramilletes de tamaño similar
- 2 cucharas de queso cremoso tipo Philadelphia
- 1/4 de txistorra cortada en rodajas muy finas
- 30-40 gr de Idiazabal ahumado cortado en lascas
- Sal y pimienta
Elaboraketa
1. Derrite la mantequilla en una cazuela y saltea el puerro durante un par de minutos. Añade la coliflor y cocina un par de minutos mas removiendo con una cuchara para que no se queme.
2 Cubre con agua y deja hervir durante 10-15 minutos.
3 Precalienta el horno a 200 ºC.
4 Coloca la txistorra sobre una bandeja de horno y cocínala durante 10 minutos o hasta que esté tostada. Retira la bandeja del horno y deja enfriar.
5 Mientras tanto, escurre el agua sobre un bol y tritura la coliflor, el puerro, el queso crema y 2 tazas del agua de cocción. Salpimenta al gusto y rectifica la cantidad de agua de acuerdo con la consistencia que quieras darle a la crema.
6 Trocea las rodajas tostadas de la txistorra con un cuchillo formando migas desiguales.
7 Sirve la crema de coliflor con unas lascas de Idiazabal ahumado y las migas crujientes de txistorra.
Cuando vayas a emplatar, añade unas gotitas de aceite de oliva virgen extra Casa Hierro. En los detalles está la diferencia.
Banatu
Zatoz merkatura Martin Magazine berria jasotzera
Pasa zaitez merkatutik gure azken aldizkariaren bila. Bertan Loreto Mauleon aktore donostiarrari elkarrizketa egin diogu. Eta errezeta pila topatuko dituzu, garaiko osagaiekin prestatzeko. Gutizi gastronomikoak, elkarrizketak, kirola, liburuak... Gozatu eta asko sukaldatu!
Ondorengo estekan ere deskargatu dezakezu https://bit.ly/38cMhPD
Banatu
Gabonetako izarak korridorean
Aurten merkatuko galeria nagusia inoiz baino distiratsuagoa da. Gabonen etorrera iragartzeko, ia hogeita hamar argi-izar jarri ditugu zintzilik.
Argi beroa eta inguratzailea sortzen duen instalazio honi Izar Usoak deitu diogu. Korridore nagusia apainduko du irtarrilaren 7ra arte.
Banatu
Aurten ere Santo Tomas Saskia zozkatuko dugu!
Abenduaren 1etik 16 bitarte, aurtengo Santo Tomas saskiaren zozketan parte har dezakezu. 1 300 euroko balioa du saskiak. Martin Klubeko kidea ez bazara, 1 100 euroko izango da.
Lortu zure kupoia gure merkatuan erosketak egitean ondorengo dendetan:
Banatu
Bertako produktuaren online eguna
Banatu
Gure 15. urteurreneko zozketaren irabazleak begiratu
Eskerrik asko azken asteotan zozketan parte hartu duzuen guztioi zuen txartelak kutxetan sartuz. Eta zorionak ondorengo irabazleei:
5 opari: Arbaso Hotelean gau bat gosariarekin Narru jatetxean + egun osoko parkina San Martin Merkatuan.
- Ane Sarriegui Maritxalar
- Carmen Elosegui
- Rosa Ezquerra Saez
- Eugenio Santos
- Karmele Iriondo
Opari 1: Afaria Bar SM tabernan + egun osoko parkina San Martin Merkatuan.
Banatu
15 urteak betetzeko opari ugari zozketatuko ditugu
2005eko iraialren 21ean San Martin Merkatu berriak bere ateak ireki zituen lehengo aldiz. Honek esan nahi du, gure urtemuga ospatzeko arrazoiak ditugula. Urtebetetze hau guztiona delako, opari asko zozketatuko ditugu ospatzeko.
Eskatu zure txartela erosketak egitean eta sartu dagokion kutxan urriaren 13 arte.
Opari guzti hauek zozketatzen ditugu.
Banatu
Martintxo sukaldari: nola egin mermelada etxean
Etxean urratsez urrats mermelada nola egiten den kontatzen dizugu urriko Martintxo aldizkaria.
Lola Gil idazIe eta instagrammer donostiarra ere aurkezten dizuegu eta kutizi gastonomikoak non erosi ere.
Banatu
Jazz Morning Brunch-a San Martinera itzuli da
San Martin merkatuan Jazzaldiaren musika-uhin onari lotu nahi gatzaizkio eta, horregatik, Jazz Morning Bruncha antolatu dugu ostegunean, hilaren 23an eta ostiralean 24an ostiralean.
10:30etik 12:30era, formula gastromusikal paregabea eskaintzen dizugu: aukeratu gure 4 brunchetatik gustukoena eta gozatu zuzeneko jazzaz San Martin merkatuko galeria nagusian. Planik hoberena esku-eskura!
Hauek dira prestatuko ditugun 4 brunch gozo eta osoak:
Brunch Dizzy