San Martin merkatua
Zuka San Martin
Wagyu-ko hanburgesak baino askoz gehiago
Urdaiazpiko moztu berriarekin egindako txigorkiak tomate birrinduarekin, hirugihar- eta cheddar gazta-ogitartekoa arrautza frijituarekin, brioche txigortua gurin eta marmeladarekin, opilak, bertako tomate-entsalada... ZUKA SAN MARTIN berrian, Wagyu hanburgesa arras ezagunez gain, eskaintza gastronomiko zaindu batez gozatuko duzu goizean goizetik: gosariak, hamaiketakoak, bazkariak, askariak eta afariak.
Zuka San Martineko taldeak ilusio handiz ekin dio etapa berri honi. San Martineko erdiko galeriara lekualdatu da, ordutegi zabalagoa izango du eta berritasunez betetako karta sortu du. «San Martin Merkatuak gastronomia, kalitatezko produktua eta kokapena baloratzen dituen jende asko erakartzen du, eta horixe da, hain zuzen ere, gure proposamenarekin bat datorren bezero-mota. Sinbiosi horrekin bizitzea funtsezkoa da gure proiekturako», azaldu du taldeak.
KOKAPEN BERRIA: «Merkatuaren erdiko korridorera joan gara, eta, beraz, jende gehiagok ikus gaitzake; hau da, aukera gehiago ditugu gure proposamena publiko zabalago bati helarazteko. Geure lekua dugu, edukiera handiagoarekin, eta barra-gunea eta 16 mahairentzako gunea hartzen ditu barne».
KARTA ZABALAGOA. «Ordutegi zabalagoa dugunez, goizeko zazpi eta erdietatik aurrera irekita baikaude, karta luze eta oso samar bat diseinatu dugu. Etapa berri honetako berrikuntzarik handienetako bat hauxe da: orain arte ez bezala, egun osoan zehar irekitzen dugu, astelehenetik igandera, eta gosariak ere ematen ditugu. Gainera, aperitiboak, bazkariak, askariak eta afariak emango ditugu, eta, beraz, Wagyu hanburgesak, saltxitxa-ogitartekoak eta izozkiak baino gehiago eskainiko dugu. Zukaren esentziari eta izateko arrazoiari eutsita, askotariko produktuak barne hartzen dituen karta bat sortu dugu, jendeak aukera izan dezan egunero ere gure lokalera bazkaltzera etortzeko».
Aurkituko duzu ere
Ensaladas, perritos calientes, picoteo, helados artesanales, postres caseros, cerveza atesana...
Harremana
- 623 36 91 69
- web
Ordutegia
- De 7.30 a 22.30 de lunes a domingo