San Martin merkatua

Mimiku

0 solairualoredenda

Saltsa pixka bat ekarri dugu merkatura

“Las mimis” esaten diete San Martinen Amalur Zabalegi eta Naroa Garcíari. Donostiako bi gazte hauek eskarmentu handiko Engraxi Imaz ordezkatu zuten 2008an eta urte hauetan “merkatuko betiko lore postu bat lore denda bilakatu” dute. Amalur (1982) “silbestreagoa” omen da. Naroa, ordea, “sofistikatuagoa”. Bien artean, Gurutze Lanzetaren laguntzaz, “oso konbinazio ona egiten dugu”.

“Kasualitatez. Nahi gabean iritsi ginen San Martin merkaturaa. Ni [Naroa García] Bartzelonan nintzen Arte Floral ikasten. Amalur Endanean lanean eta berak esan zidan Engraxiren postua libre geldituko zela jubilatu nahi zuelako. “Probatuko dugu, ea zer gertatzen den” esan genuen eta urte batzuk pasa dira geroztik … Saltsa pixka bat ekarri dugu merkatura, oso eskandalosoak gara… Eta freskotasuna ere loreei esker. Jendearen aurrean lan egiten dugu. Eskaparatea, koloreak, antolamendua… maiz aldatzen ditugu. Lantokian ondo pasatzea asko gustatzen zaigu. Ihauterietan mozorratzea, urtebetetzeak ospatzea… Ahal dugun guztietan zerbait egiten dugu, merkatua aproposa da horretarako. Donostian badago jende asko oso ongi lan egiten duena, baina badago jende asko ezetz, ez dakiena loreak manipulatzen, adibidez… Prestakuntza falta asko dago. Guk urtean zehar ikastaroak egiten ditugu han hemenka gure lana ahalik eta hobekien egiteko”.

Harremana

Banatu

Itzuli