San Martin merkatua

JA San Martín

-1 solairuaokindegi eta gozotegiak

Etxean egindako ogia eta gozoak

«Nor den San Martingo azokan denda hau ireki izanaren erantzulea? Gure aita! Jakina, Karlos Arguiñanoz ari da Joseba. Izugarri maite ditu azokak, eta ia ostiralero etortzen da hona, San Martinera, lagunekin egotera eta erosketak egitera», azaldu digu Joseba Arguiñanok, denda inauguratu duten egun berean. «Saltoki bat nahi genuen Donostiaren erdian, eta leku ezin hobea iruditu zitzaigun san Martingo merkatua».

Egunero egiten diren artisau-produktuak, horra JA San Martinen bereizgarria. Euren lantegi propioan egiten dituzte salgai dauzkaten produktu guzti-guztiak, goxotasunez eta kalitate-maila goreneko produktuekin. Zabal-zabala dute eskaintza: ore amako hamabost ogi-mota (baguettea, biribila, Galiziako ogi biribila, haziduna…), zenbait pastel eta tarta (gaztazkoa, aranezkoa, tiramisua, sagar-banda), opilak, bonboiak, txokolate-tabletak, marmeladak eta konfiturak, pastak…

«Zatozte gure denda ezagutzera: kalitate goreneko produktuak aurkituko dituzue». Astelehenetik larunbatera egoten da zabalik JA San Martin, 08:00etatik 20:00etara; igandeetan, berriz, 08:00etatik 14:00etara.

 

Aurkituko duzu ere

Ogizalea bazara, eskatu egurrezko labean egindakoa. Gozozaleentzat: aran-tarta, sagar-banda eta kremaz betetako hostopila. Eta etxeko produkturik kuttunena: croissanta (hutsa, kremazkoa edo nutellazkoa).

Harremana

  • 619 950 267

Banatu

Itzuli