San Martin merkatua

Iñaki & Jenny

-1 solairuaharategiak

Gure aita, Paco Echeverria, gauza guztietan aitzindaria izan da

Echeverriatarrak historia luzeko klana dira San Martin merkatuan. Merkatu zaharrean Pacok eta Mariatxok zuten oilasko-dendatik Jenny Sushira, familia horretako hainbat belaunaldi aritu dira buru belarri bezeroei hoberena eskaintzen. Idoia Echeverriak, hirugarren belaunaldiko aurpegirik ezagunenak, bi hamarkadako eskarmentua du publikoaren aurrean.

"Hamabost urte nituela hasi nintzen lanean, ikasle txarra bainintzen. Halere, 12 urte nituenean ere larunbatetan eta oporraldietan ekartzen ninduen aitak, David nebarekin batera, bezeroei diru xehea bueltatzen laguntzeko, eskaerak poltsetan sartzeko eta etxeetara eramateko. Oso goiz jaikiarazi gaitu! (barreak). Gure aita, Paco Echeverria, gauza guztietan aitzindaria izan da. Duela urte asko egin zuen delicatessen produktuen eta aurretik prestatutako produktuen aldekoa apustua, hutsean ontziratzeko merkatuko lehenengo makina erosi zuen... Beti gustatu zaio bezeroen gustuei aurrea hartzea, eta esperimentu asko egin ditu beti, hoberena eskaintzeko asmoz. Oso mokofina da. Beti izaten du buruan produktu berriak sartzea. Produktuei dagokienez, David nebak lantegian ahalik eta artisau-era hoberenean egiten dituen fianbreak saltzen ditugu, besteak beste. Frantzian ikasi zuen hala prestatzen, hantxe egin baitzituen ikasketak. Haragiari dagokionez, Iñaki Dorronsoro osabak Astigarragan pentsu naturalez hazten dituen txahalak, oiloak eta oilaskoak saltzen ditugu. Ehunduran eta zaporean argi nabaritzen da hori, eta bezeroek eskertu egiten dute".

Aurkituko duzu ere

Aurrez prestatutako platerak, gaztak, hestebeteak, saltsak eta sushiak.

Banatu

Itzuli