Osteguna, 14 Ekaina 2018

White Towels Blues Band

Blues

White Towels Blues Band taldea 2008ko azaro aldera hasi zen entseguak egiten Alberto Cosgayaren (gitarra) eta Carlos Mallesen (bateria) eskutik. Asmo jakina zuten: blues elektrikoko taldea osatu eta, horrela, ordura arte euskal musikaren esparruan zegoen hutsunea betetzea.

Euskal Herrian, Frantzia hegoaldean eta Estatuan zehar hainbat kontzertu eskaini dituzte eta jaialdi ugaritan hartu dute parte, besteak beste, Hondarribia Blues Festivalen, Benicassiko blues jaialdian, Burlata Bluesen, Lleidako blues jaialdian, eta Tolosa & Blues jaialdian. Horrenbestez, White Towels Blues Band Euskal Herriko blues talderik sendoenetakoa da gaur egun, eta zuzeneko emanaldietan entzuleak bere egiten ditu hasieratik bukaerara.

Niaren ahotsarekin eta Albertoren gitarrarekin, erritmo-oinarri indartsuarekin eta bere eszenaratzearekin, White Towelsek giro berezia sortzen du eta entzuleak joan den mendeko Juke Jointetara eramaten ditu.

Itzuli