Osteguna, 16 Abuztua 2018

Ominira

Afroelectronic dub & nature beats

Bartzelonako OMINIRA taldeak maisutasunez uztartzen ditu musika eta ekologia: «MAMA» disko berria (afroelectronic dub & nature beats musika, The Yellow Gate Records zigiluarekin grabatua) alegiazko oihan batean barrena egindako musikazko, zentzumenezko eta esperimentaziozko bidaia da. Dub eta afrobeat elektronikoa oinarritzat hartuta, ingurune fisiko bat eratzen dute, non gitarrak, ahotsak, tronpetak eta perkusioko tresnak batera existitzen baitira. «MAMA» espezie endemikoa da, amaren figurari eskainitako oda, eta Amalurraren jakituriaren eta, aldi berean, hauskortasunaren aitorpena. «MAMA» diskoak ekologismoaren balioak eta ingurumenarekiko errespetua defendatzea ditu.

Itzuli