San Martin-go azkenengo berriak

“Dbus eta Gabonak”, 11. haurrentzako marrazki lehiaketaren sari banaketa

Astelehena, Abendua 18, 2017

Hamaikagarren urtez jarraian, Dbus eta San Martingo Azokak, FNAC-en parte-hartzearekin, "Dbus eta Gabonak" Haurrentzako Marrazki Lehiaketa antolatu dute. Edizio honetako parte-hartzea paregabea izan da, 1 eta 12 urte arteko 1.400 haur baino gehiagoren marrazkiak jaso baitira.

Gaur, 2017ko abenduaren 16an, San Martin Merkatuko FNACen sari banaketa burutu da.

A mailako irabazleak (8 urte bitarteko haurrak) ondorengoak izan dira:

•    1. Saria: Izaro Etxegoien, 8 urtekoa, Uzturre Ikastola. Dbus-eko autobusak 2018an 6 hilabetetan erabiltzeko txartel pertsonal transferiezin mugagabea + Samsung Galaxy Tableta.
•    2. Saria: Telmo Zulueta, 8 urtekoa, Summa Aldapeta Ikastetxea. Dbus-eko autobusak 2018an 3 hilabetetan erabiltzeko txartel pertsonal transferiezin mugagabea + Argazki kamera.
•    3. Saria: Alba Urtasun, 7 urtekoa, Summa Aldapeta Ikastetxea. Dbus-eko autobusak 2018an 3 hilabetetan erabiltzeko txartel pertsonal transferiezin mugagabea + Liburu sorta eta idazketarako sorta.


B mailako irabazleak (9 urtetik 12 urte bitarte) ondorengoak izan dira:

•    1º Saria: Andrea Alkorta, 11 urtekoa, Taller Mihise. Dbus-eko autobusak 2018an 6 hilabetetan erabiltzeko txartel pertsonal transferiezin mugagabea + Samsung Galaxy Tableta.

•    2. Saria: Natalia Herrero, 10 urtekoa, The English School. Dbus-eko autobusak 2018an 3 hilabetetan erabiltzeko txartel pertsonal transferiezin mugagabea + Argazki kamera.
•    3º Saria: Miren Arraiza, 9 urtekoa, Jaso Ikastola. Dbus-eko autobusak 2018an 3 hilabetetan erabiltzeko txartel pertsonal transferiezin mugagabea + Liburu sorta eta idazketarako sorta.

11. Marrazki Lehiaketa honetako gainontzeko finalistek ere sariak jaso dituzte, parte-hartu izana bermatzen duen diploma, Dbusen txartel-zorroa eta Konpainiako autobusetako baten maketa hain zuzen. Gainontzeko finalistak ondorengoak izan dira:

-    A Maila:
o    Sofía Echaniz, 1,5 urte, Summa Aldapeta Ikastetxea.
o    Mikel Lasa, 7 urte, Iraurgi Ikastetxea.
o    María Urkijo, 8  urte, Santo Tomas Lizeoa.
o    Marta Guerricagoita, 8 urte, Summa Aldapeta Ikastetxea.
o    Daniel Jiménez, 7 urte, Summa Aldapeta Ikastetxea.
o    Marcos Calvo, 7 urte, Summa Aldapeta Ikastetxea.
o    Alba Calvo, 8  urte, Santo Tomas Lizeoa.


-    B Maila:
o    Lila Marty, 10 urte, Jakintza Ikastola.
o    Denis Palacios, 10 urte, Summa Aldapeta Ikastetxea.
o    Paula Iturrioz, 10 urte, Summa Aldapeta Ikastetxea.
o    Maddi Cabello, 10 urte, Santo Tomas Lizeoa.
o    Alba Damian, 10 urte, Summa Aldapeta Ikastetxea.
o    Leire Biana 9 urte, Summa Aldapeta Ikastetxea.
o    Mónica Lasarte, 11 urte, Summa Aldapeta Ikastetxea.

 

Donostia Kulturaren kolaborazioa dela eta, aurre-aukeratutako 200 marrazkiak ikusgai egongo dira abenduaren 19tik urtarrilaren 21era arte, Aiete Kultur Etxean (Aiete pasealekua 63).

 

 

Banatu

Ajoblanco de poignons avec langoustines Gehiago ikusi
Txipiroi kurruskariak lima eta zilantro ongarriarekin Gehiago ikusi