San Martin-go azkenengo berriak

San Martin Motostudent nazioarteko lasterketan

Bi urtetan piezaz pieza, ilusioz eta maitekiro egindako moto-prototipo honekin hartu zuen parte Euskal Herriko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateko ikasle multzo batek Motostudent lasterketan. Nazioarteko lehiaketak talde baten barruan sentitzeko eta proiektuak egia bilaka daitezkeela ikusteko aukera ematen die unibertsitate-ikasleei. San Martin Merkatua izan da donostiarren babesle ofizialetako bat.

Euskara

Banatu

Ceviche de daurade Gehiago ikusi
Rollitos crujientes de carrilleras Gehiago ikusi
San Martin-go azkenengo berriak

Tanzaniako emakume ekintzaileak San Martinen bisitan

Berriki, Tanzaniako bost emakume ekintzaile etorri zitzaizkigun bisitan San Martin Merkatura, ASPEGI Gipuzkoako Emakume Profesional eta Enpresarien Elkartearen eskutik, Gipuzkoako Foru Aldundiaren garapenerako lankidetzako proiektu bati esker eta Mujeres por Africa fundazioaren lankidetza medio. Baratzetik Merkatura proiektuaren barruan egindako bisitaldian, emakume enpresaburuek aukera izan zuten Gipuzkoako nekazaritza eta gure baserritarrak ezagutzeko, eta, era berean, euren ustiategietako produktuak merkaturatzeko kanalak ezartzeko, horretarako zenbait modu kontuan hartuta.

Euskara

Banatu

Camembert labean tipula morearen kofiturarekin Gehiago ikusi
Calmar croquants à la lime et au coriandre Gehiago ikusi
San Martin-go azkenengo berriak

Haurrentzako XII. Marrazki lehiaketa “Dbus eta Gabonak”

Dbusek eta San Martin Azokak 2018ko “Dbus eta Gabonak” haurren marrazketa lehiaketa antolatu dute. Oraingoa hamabigarren edizioa da eta aurreko urteetan arrakasta handia izan du 13 urtetik beherako haurren artean.
Sormena bultzatzeaz gain, lehiaketarekin haurrei Donostian garraio publikoa erabiltzearen garrantzia transmititu nahi zaie, hiri-espazioen jasangarritasuna eta hiritarren bizi kalitatea bermatzeko. Izan ere, mugikortasuna hobetzeko garraio publikoaren erabilera ezinbestekoa izaten da Gabonetan.

LEHIAKETAREN OINARRIAK

Euskara

Banatu

Camembert labean tipula morearen kofiturarekin Gehiago ikusi
Espaguetis de tinta de calamar con txipirones y guindilla Gehiago ikusi
San Martin-go azkenengo berriak

Jazz Morning Brunch San Martinen


San Martin merkatuan Jazzaldiaren musika-uhin onari lotu nahi gatzaizkio eta, horregatik, Jazz Morning Bruncha antolatu dugu ostegunean, hilaren 26an, ostiralean, hilaren 27an, eta larunbatean, hilaren 28an.

 

10:30etik 12:30era, formula gastromusikal paregabea eskaintzen dizugu: aukeratu gure 4 brunchetatik gustukoena eta gozatu zuzeneko jazzaz San Martin merkatuko galeria nagusian. Planik hoberena esku-eskura!
 

Euskara

Banatu

Ajoblanco de piñones con langostinos Gehiago ikusi
Pinaziz egindako ajoblanco otarrainxkarekin Gehiago ikusi
San Martin-go azkenengo berriak

Uztailaren 5ean Harrotasunaren jaia ospatuko dugu!

Uztailaren 5ean  harrotasuna ospatuko dugu San Martinen eta horretarako New Yorketik datorren Rock N’ Rollaren Erregina, Liza Colby, zuzenean izango dugu merkatuan.  Haren musika bekatuzko larunbat gauetarako da, eta sendagai diren igande goizetarako. Musika lazgarria da; sexu-askapeneko musika; une garrantzitsuenetarako musika. Liza Colbyren soinua da. Garaiotan behar dugun musika da.

Eguna: uztailak 5, osteguna
Ordua: 19.00etatik 20.00etara
Tokia: Gastropotean

Gehituren laguntzarekin.

Euskara

Banatu

Urraburu zebitxea Gehiago ikusi
Camembert au four avec de la confiture d’oignons Gehiago ikusi
San Martin-go azkenengo berriak

ZATOZ MERKATURA BAZKALTZERA!

Ekainaren 15ean eta 16an, 13.00etatik 16.00etara, Maratoi San Martin egitarauaren barruan, bizipen gastronomiko paregabea bitzeko aukera izango duzu. Erosi produktu freskoa nahi duzun saltokian eta utziezu prestatzen Basqeu Culinary Centerreko ikasleei.   

 

1. AUKERATU PINTXOA:

Euskara

Banatu

La Gastro-receta de San Martín Ur irakinetan egindako arrautzak trufarekin Gehiago ikusi
Almadrabazko hegamotza tartar erara Gehiago ikusi
San Martin-go azkenengo berriak

Eman izena doan koktelgintza-lantegian!

Profesionalen maila erakutsi nahi al duzu hurrengo lagunarteko afarian? Aprobetxa ezazu Maratoia San Martin ekimenaren programazioak eskaintzen duen aukera eta eman izena Mikel Diaz Boulevard 9ko koktelgileak eskainiko duen koktelgintza-lantegian. Ostiralean, ekainaren 15ean, egingo da, 19:00etatik aurrera, Gastropote postuan.

12 plaza daude.

Inprimaki hau bete besterik ez duzu egin behar ekainaren 12a aurretik:

Euskara

Banatu

Ceviche de dorada Gehiago ikusi
Petits pois au jambon et à l’oeuf mollet Gehiago ikusi
San Martin-go azkenengo berriak

Ekainaren 15ean eta 16an tokiko produktua omenduko du Maratoia San Martin ekimenak

Tokiko eta sasoiko produktua da gure ezaugarri nagusia, eta, horregatik, omenaldia egin nahi diogu. Donostia Sustapenaren lankidetzarekin, ekainaren 15erako eta 16rako jarduera dibertigarri mordoa antolatu ditugu, gozatu, ikasi eta dasta dezazun, eguzkia ateratzen denetik ezkutatzen den arte.

Showcooking-saioak, haurrentzako eta helduentzako lantegiak, gymkhana, hitzaldiak, zuzeneko kontzertuak, tokiko produktuen zozketa…

Euskara

Banatu

Camembert labean tipula morearen kofiturarekin Gehiago ikusi
Calmar croquants à la lime et au coriandre Gehiago ikusi
San Martin-go azkenengo berriak

Loquillo protagoniza la portada de nuestra revista número 25

Loquillo ageri da gure aldizkariaren 25. zenbakiaren azalean

Euskara

Banatu

Rosbif grillé avec des asperges Gehiago ikusi
Babarrun txuri krema odolki tostarekin Gehiago ikusi
San Martin-go azkenengo berriak

Antxoaren, hegaluzearen eta txakolinaren astea

Hazi Fundazioak eta Gipuzkoa Ostalaritzak antolatuta, datorren larunbatean, ekainaren 2an, Txakolinaren, Antxoaren eta Hegaluzearen Astearen laugarren edizioari emango zaio hasiera, eta San Martin Merkatuak lehenengoz hartuko du parte ekimenean.

Ekainaren 9ra arte, pintxoak edo anoak eta txakolina dastatu ahal izango dituzu gure merkatuko hainbat saltokitan.
 

Euskara

Banatu

Camembert con cebolla morada Gehiago ikusi
Ostras gratinadas con paleta ibérica Gehiago ikusi

Orriak