Pedro Subijana
Beste 40 urtetarako poriektuak ere baditut
68 urterekin sasoi betean eta erretiroa hartzetik urrun, 2017an bere ametsetako bat inauguratzeko prest dago Akelarreko chefa: luxuzko hotela Igeldon, Bizkaiko golkorako ikuspegiarekin. "Oinetako berriak eskuratu dituen haurraren pare nago» kontatzen digu, San Martin azokan paseatzen, ibilian hornitzaileetako batzuk agurtzen dituen bitartean.”.
Pedro; bazen behin batean biboteari itsatsitako chef bat.
44 urte daramatzat bibotearekin! Bestelako asmorik gabe utzi nuen hazten. Behin baino gehiagotan saiatu naiz kentzen, baina nire emazteak ez dit uzten, adarrak jartzen ari zaidala sentituko lukeela eta [barrezka].
Emaztea aipatuta… etxezalea zara?
Bai, hiru seme-alaba eta hiru iloba ditugu. Oso zoriontsua naiz familiarekin planak eginez, nire lanbidea kontuan hartuta, beraiekin egoteko denborarik izan ez dudalako. Zorionez, ama bizirik dut, 93 urte ditu eta sasoian dago. Etxean, igande gauetan elkarrekin afaltzeko ohitura dugu; beti izan da hori sakratua, horixe delako libratu dudan eta oraindik ere libratzen dudan egun bakarra. Beti prestatzen dut afaria eta nire ilobentzako esperientziak antolatu ere egiten ditut: pasta prestatzen irakatsi diet, Ribera del Dueroko upategi batean oparitutako mahatsak ekarri nituen lehengoan eta oinez zapaldu eta muztioa nola irteten den ikusteko eta edateko antolatu nuen eguna... Gauzak prestatzea gustatzen zait, haur txikiei ez zaizkielako inoiz ahantziko.
Eta Pedro Subijanak haurtzaroko zein oroitzapen gordetzen du?
Lau urte nituela, Euskadiko iparraldeko eta hegoaldeko jatetxe guztietan egona nintzen Jose aitonarekin. Oso mokofina zen, eta baita sukaldari zaletua zen gure aita ere. Sukaldean fina zen, eta gaztetan gozogile eta txokolategile ospetsua ere bai. Garai batean oso ospetsua zen gozotegi batean, Garibay tea Roomen, lan egin zuen. Alemaniar batzuek gobernatzen zuten eta gozogintza bikaina prestatzen zuten.
Beharbada horrek eraman zintuen sukaldari izatera?
Sendagile izateko bidea hartu nuen. Iruñean Medikuntza ikasteko unibertsitate-aurrekoa egin nuen. Unibertsitatean hasi aurreko udan, adiskide taldekoek Espainiako estatuko lehenengo sorospen-taldea sortu genuen Donostian. Oraindik urtero gure artean biltzen jarraitzen dugu. Orduak eta orduak ematen genituen txalupan Kontxako badian. Garai hartan boyscouta ere banintzen, eta neuk prestatzen nuen janaria beti nonbaitera joaten ginenean. Adiskide batek esan zidan ea zergatik ez nuen izena ematen Luis Irizarren ostalaritza-eskolan. Eta horrela hasi nintzen.
Gastronomiaren aldeko apustua egin zenuen, beraz, lanbide horrek glamourrik batere ez zuen garai batean. Zer esan zizuten etxean?
Aitak bere enpresan sartzea nahi zuen, eta soldadutza sasoian ordezkari-lanetan aritu nintzen. Dena dela, soldadutza bukatuta esan nion ez nuela jarraitu nahi, nik sukaldari izan nahi nuela. Janaria prestatzea asko gustatzen bazitzaion ere, ez zuen nahi ni horretan aritzerik; oso bizimodu nekeza zela esaten zuen; berak, gozogilea izanda, bazekiela gauez eta egunez eta jaiegunetan ere lan egin beharra zegoela.
Aitak asmatu egin zuen? Zenbat ordu eman dituzu bizitzan lanean?
Den-denak, lotan nagoenean ere lanean pentsatzen baitut. Goizero, ahal badut, ordu eta erdiz ibiltzen naiz hirian edo Miramonen, paraje horretan natura baitago. Bakarrik joatea gustatzen zait, pentsatzen eta buruari eragiten. Gauzaren bat bururatzen zaidanean telefonoan grabatzen dut, ez ahanzteko. Eta gero jatetxean sartu eta nonahi egoten naiz: jantokian, bulegoan, obretan… Akelarre nire bizitza da. 50 urte daramatzat sukaldaritzan eta nire lana izugarri gustatzen zait. Ez daukat erretiroa hartzeko inolako asmorik.
Agerikoa da hori. Eta lo egin dezakezu, gainera datorkizun horrekin: Akelarren luxuzko hotela inauguratzea?
Beti egin dut ongi lo. Uste dut horrexek salbatu nauela [barrezka]. Akelarreri egingo diogun eraldaketarekin buru-belarri nabil. Oinetako berriak eskuratu dituen haurraren pare nago. Grinatsu, sutsu, pozik. Beti esan dut nirea gehiago dela luzerako distantzia, 100 metro zuzen egitea baino. Baina oso zorrotza ere banaiz, gauzak txukun eta neurrian egiteko. Kafetegia eta jatetxea zituen diskoteka bat hotel handi bat eta maila altuko zerbitzuak dituen jatetxe gastronomikoa bihurtzeko proiektua aspalditik datorkit. Azkenean egin egin dut, baina 42 urteren ondoren. Poz handia da hori, eta nire lantaldea mantenduta bada, gainera, miresgarria da.
Emaguzu inbidia pixka bat. Nolakoa izango da Akelarre hotela?
22 gela izango ditu, guztiak itsasoari begira dagoen bainuontziarekin eta balkoi txiki batekin. Eta bi gelak banako igerilekua ere izango dute. Gainera, 700 metroko spa egongo da lehen KU diskoteka zegoen tokian. Maila altuko bezeroentzat pentsatuta dago. Hotela egiteak dirutza eskatzen du. Errazagoa izango zen hutsetik hastea, baina aurretiaz genituen instalazioan egokitu behar izan ditugu, eta oso garestia ateratzen ari zaigu. Oturuntza handietarako erabiltzen genuen jangela beste jatetxe bat izango da, jatetxe gastronomikoarena ez bezalako maila batekoa. Bertan bizitza osoko euskal sukaldaritzako 10-12 platerik ezagunenak ematea gustatuko litzaidake. Dena ongi irtetea nahi dut.
Banatu
San Martin merkatua
Lizardi
Kontsumo ekologikoa gora doa
"Duela hamalau urte hasi ginen nekazaritza ekologikoaren ekoizpenarekin, Astigarragako gure Lizardi Baserrian. Gure fruitu eta barazki guztiak nekazaritza ekologikoko arau guztiak errespetatuz lortzen ditugu".
“Duela 14 urte, Joxanek, koinatuak, eta biok gure lanbideak utzi eta baratza ekologikoari ekin genion Astigarragan, haren gurasoen baserrian. Niretzat, mundu ezezaguna zen. Joxan Nafarroara joan zen urte betez ikastera. Nik Fraisoron ikastaro bat egin nuen. Gauza asko ikasi nituen. Hasierak zailak izan ziren. Dena berria zen. Amonaren laguntza oso garrantzitsua izan zen. Eskerrak!”, kontatzen digu Jabi Loiartek. Gure produktu propioak prestatzen ditugu belar eta mineralekin lurra indartzeko eta gure laborantzak babesteko izurrite eta gaixotasunetatik. Gure baratzeak modu artisauan lantzen ditugu, eta, lurra aberasteko, gure konposta lantzen dugu.Barazkiak saltzen ditugu, gehien bat, baina baita arrautzak, fruta pixka bat, garbantzuak, dilistak, eztia, ogia… Gure produktu guztiak ekologikoak eta garaian garaikoak dira. Gure baratzekoak eta neguan, hainbat tokietatik ekarritakoak ere. Udara partean, gehienak etxeko produktuak dira. Hasiera zailak izan baziren ere, orain oso gustura gaude salmentarekin. Gainera, bi kontsumoko talde ditugu Donostian”.
Harremana
- 685 736 113
- http://www.lizardibaserria.com
Ordutegia
- de lunes a sábado (8:00 - 20:00)
Banatu
San Martin merkatua
Super Amara
Kalitatea, zerbitzua, aukera handia eta prezioa dira Super Amararen lau zutabe nagusiak.
Profesionalez osatutako talde nabarmen batek arreta bikaina eskaintzen die bezeroei, Super Amaran erosketa egitea paseo atsegina bihurtuz.
Harremana
- 943 441 040
Ordutegia
- 9:00 - 14:00
Banatu
San Martin merkatua
Fnac
Aisialdi kulturalerako produktuen Europako hornitzaile nagusia, Fnac merkataritzaren eta kulturaren arteko batasunaren adibide bakarra da.
Literaturak, musikak, irudiek, soinuak eta teknologiak osatzen dute denda donostiarraren eskaintza, bere forumean joera klasikoenak eta abangoardistenak biltzen dituena, kontzertuen, aurkezpenen eta erakusketen bidez.
Harremana
- 902 100 632
- www.fnac.es
- www.clubcultura.com
Ordutegia
- de lunes a sábado (10:00 - 22:00)
Banatu
San Martin merkatua
Ameri-Goikoa
"Kalitatearen aldeko apostua egin dugu beti"
Eneriz Imaz langile nekaezina eta baikorra da. Arretaz zaintzen du bere fruta- eta barazki-postua. Horri esker, kalitate bikaineko produktuez beteta egoten da beti. Mugaritz jatetxearen hornitzailea da eta, David Bisbal Donostiara etortzen den bakoitzean, sasoiko ilarrak edo beste edozer erosten dio.
"Askotariko barazkiak ditut, kalitate handikoak eta egunean bertan moztuak. Perretxikoen mundua izugarri gustatzen zait: onddoak, zizak, ziza horiak eta gorringoak saltzen ditut. Ezti naturalak ere baditut, baita tomateak eta sasoiko produktu guztiak ere. Horrez gain, belarrekin egindako ukenduak, artisau-eztia eta abar ditut. Orain, barazki txikietan espezializatzen ari naiz, jatetxeei saltzeko, adibidez Andoni Luis Adurizen Mugaritzi. Izugarri gustatzen zait nire lana".
Aurkituko duzu ere
Nueces, mieles, cera, ungüentos…
Banatu
San Martin merkatua
Talo
Ogiaren boutique bat gara
40 ogi mota baino gehiago eta askotariko opilen eskaintza. Horiexek dira Taloren bereizgarriak. “Ogi artean hezi naiz eta ikaragarri gustatzen zait joerei jarraitzea, baita gure bezeroen gustuei aurrea hartzea ere”, diosku Ainhoa Martínezek, San Martin merkatuko okindegi bakarraren jabeak.
“Gure indarretako bat produktua sarri aldatzea da. 40 ogi mota baino gehiago eta askotariko opilen eskaintza ditugu. Ogiaren boutique bat gara. Jantzi-dendetan bezala, Talon ere bi sasoi ditugu urtean, eta horietan produktu berriak aurkezten ditugu. Nik joerei jarraitzen diet eta ahal dudan guztietan bidaiatzen dut, munduko hainbat herrialdetako okindegiak eta merkatuak ezagutzeko. Nire hobby bat da. Gure bezeroak xarmagarriak dira. Askotarikoak dira: pasoko jendea, turistak eta merkatura egunero erosketak egitera datozen pertsonak. Nik hori aintzat hartzen ikasi dut eta mundu guztia animatu nahi dut erosketak egiteko merkatura etortzera. Merezi du. Guri asko gustatzen zaigu bezeroei aholkuak ematea. Prestatu beharreko menuaren arabera, ogi mota bat edo beste gomendatzen diegu. Horixe egiten dugu, adibidez, GastroPoten. Zerbitzatuko diren pintxoen arabera, ogi mota bat edo beste proposatzen dugu”.
"Oso leku erosoa ere badugu, mahai eta aulkiekin, bezeroek gosaltzeko, gozoa eta gazia, baita igande goizetan ere".
Aurkituko duzu ere
Opilak, pastak, bizkotxoak, enpanadak, tartak, eramateko kafea...
Harremana
- 684 452 000
- talo.panaderia@gmail.com
Ordutegia
- de lunes a sábado (8:00 - 20:00)
Interesgarri izan daiteke
TALOREN HISTORIA HOBETO EZAGUTU NAHI BADUZU, irakurri Ainhoari egindako elkarrizketa FAN aldizkariaren 13. zenbakian.
Banatu
San Martin merkatua
Parada Baserria
11 urte nituenetik nago San Martinen. Nire ama 84 bete arte egon zen!
Juani Iraola emakume alaia, bizia eta saiatua da. Oso gazterik hasi zen merkatuan lanean, ama Antxoni orkatilako lesio batetik sendatzen zen bitartean. Dagoeneko 50 urte baino gehiago igaro dira. Urte horietan guztietan, Martuteneko bere baserrian landatzen dituen barazkiak saltzen jardun du.
“Nire ama 84 urte bete arte egon zen merkatuan. 96 urte zituela hil zen. Asko maite zuten eta Udalak omenaldi batzuk egin zizkion. Poz-pozik nago merkatu honetan, batez ere zaharberritu zutenetik. Baratzean lan egitea oso nekagarria da. Gogorra da, lan handia egin behar da. Nire bezero batzuek hiri-baratzeak hartu dituzte, baina ez dute luzaroan iraun. Ondo dago jendeak jakitea zenbat kostatzen den baratze bat aurrera ateratzea, gure lanari balioa emateko. Hemen, merkatuan, gauza guztiek itxura ederra dute, baina baserrian bestela da. Gainera, orain izurri asko daude: barraskiloak, harrak... Lehen, tomateari bakarrik ematen genion tratamendu txiki bat, ez herdoiltzeko; gainerako produktuei, ezer ez. Orain, berriz, perrexileraino ere heltzen dira izurriak. Edonola ere, ez nuke lan hau ezeren truke ere aldatuko”.
Harremana
- 943 463 129
- 608 678 834
Ordutegia
- 8:00 - 14:00
Banatu
San Martin merkatua
Nicasio Etxea
«Baztango txahala, urdaitegiko aukerako produktuak eta prestatutako jakiak dira gure oinarriak»
Mikel Urrestarazuk aita Nicasio zenaren urratsak jarraitu zituen, horrek duela 50 urte baino gehiago sortutako harategian. Emaztearekin eta bere taldearekin batera, kementsu egiten du lan, haragiak arte-lan baten itxura har dezan. Nabarmenak dira gama altuko urdaitegiko produktuen sorta eta etxeko lantegian prestatutako jakien aldeko apustua. «Etengabe ari gara gure produktua eta bezeroarekiko arreta hobetzen».
«18 urte nituela, Marianistetan UBIa bukatu ondoren, harategian lan egiten hasi nintzen. Ikasle ona nintzenez, irakasleek karrera bat egitera animatu ninduten, baina ni harategi batean hazitakoa naiz. Aitak oso negozio oparoa eraiki zuen hutsetik, eta seme bakarrak berarekin jarrai zezan nahi zuen. Hamarkada batzuk igaro dira ordutik.
Gaur egun, inoiz baino harroago egon gaitezke haragiaren kalitateaz. Baztango txahala eta rubia galega arrazako behia dira gure espezialitateak. Urdaitegian, gure produktu guztien kalitatea hobetu dugu, gama altukoak dira eta iberikorik eta urdaiazpiko egosirik onenak ditugu.
Gainera, Casa Nicasion harro gaude gure lantegian prestatutako produktuez. Lantegia merkatuan bertan dagoenez, saltokitik metro gutxira, gure platerak egin berriak izaten dira eta etengabe berritzen ditugu. Eskarmentu handiko eskuek prestatzen dituzte, etxeko betiko zaporeak eskainiz. Gure bezeroen egunerokoa errazten duen betiko janaria da».
Aurkituko duzu ere
Etxeko saltxitxak eta hanburgesak, plater kozinatuak, hestebeteak eta gaztak.
Harremana
- 943 42 11 18
- casanicasio.com
Ordutegia
- de lunes a sábado (8:00 - 20:00)
Interesgarri izan daiteke
Mikel hobeki ezagutu nahi baduzu, irakurri haren historia FAN aldizkariaren 3. zenbakian.
Banatu
San Martin merkatua
Muñoa Alimentación
Aitaren harategian jaio nintzen
Javier Muñoa txuleta, oilasko eta urdaiazpikoen artean hezi zen. Izan ere, txiki-txikitatik laguntzen zion aitari 1954an sortutako familia-harategian. Duela urte batzuetatik gourmet harategi ospetsu bat kudeatzen du, emazte Maite Bravorekin batera. Haien bezeroen artean chef entzutetsuak daude.
"Kalitate handiko haragi gorriak aukeratzen ditugu, koipe-iragazketa, kolorea eta testura oinarri hartuta. Era berean, askotariko haragi-produktuak eskaintzen ditugu, hala nola txahalkia, txerriki iberikoa, esne-arkumea eta bertako hegaztiak. Argi dugu bezeroa motibaturik izan behar dugula eta, horretarako, kalitateko produktu berriak eskaini behar dizkiogula. Izugarri gustatzen zaigu harritzea! Adi begiratzen diegu merkatuko berritasunei. Edozein produktu berri saldu aurretik, lehenbizi guri gustatu behar zaigu; bestela, ez dugu saltzen. Guretzat, kalitatea eta arreta funtsezkoak dira. Horrez gain, gourmet produktuen aukera zaindua dugu. Horien artean, azpimarratzekoak dira artisau-foiea, urdaiazpiko %100 iberikoa eta kontserbak, besteak beste".
Aurkituko duzu ere
Iberikoak eta hestebeteak, artisau-xarkuteria, ketuak, gaztak, aurrekozinatuak eta kontserbak.
Harremana
Ordutegia
- 8:00 - 20:00
Interesgarri izan daiteke
Ezagutu Javier Muñoa-ren historia gure FAN aldizkariaren 5. zenbakian.
Banatu
San Martin merkatua
Maribel Urdaitegia
Hamarkadak daramatzagu ezkur iberikorik onenak saltzen
"Salamancako urdaitegien tradizio luzeko familia bat gara. Hemen, kalitatea eta zaporea dira nagusi. Mokadu bakoitzarekin Salamancako lurretara bidaiatzen dugu".
“Niri ikaragarri gustatzen zait San Martinen lan egitea. Hamarkadak daramatzagu hemen, Donostian aurki daitezkeen ezkur-iberikorik onenak saltzen: urdaiazpikoak, txorizoak, saltxitxoiak eta solomoa. Markarik ospetsuenak eta Guijueloko gure iberiko propioen aukera zorrotza. Guk geuk aukeratzen ditugu abereak eta haiengandik onena ateratzen dugu, San Martinen saltzeko. Horrez gain, Idiazabalgo, Mantxako eta Frantziako gaztak saltzen ditugu, baita hainbat sari irabazi dituen txistor bikaina ere. Eta ez dugu txerriki iberikoa ahaztu behar: luma, presa eta sekretua. Gure produktuek munduan zehar bidaiatzen dute, turista askok erosi eta maletan eramaten dituztelako. Maribelen, dena da gozoa! Produktua asko zaintzen dugu.
Orain, gainera, barran txoko bat daukagu, non urdaiazpiko eta gazta ogitartekoak, pintxoak eta razioak eskaintzen ditugun ardoz lagunduta nahi izanez gero, gure produktuak dastatu eta merkatutik oso aho zapore onarekin alde egin ahal izateko".
Aurkituko duzu ere
Txerriki iberikoa (presa, luma eta sekretua), nazioko eta nazioarteko gaztak.
Harremana
- 943 423 089
Ordutegia
- de lunes a sábado (8:00 - 14:30 / 16:30 - 20:00)