San Martin merkatua

Coro Sotero

-1 solairuaarraindegiak

Koxkeroa naiz. Portua hazi nintzen, sare eta arrain-kutxen artean

Ivan Burgaña, anai-arrebak bezala, Kaiarriban jaio zen, eta horrek nortasuna ematen du. Haur txikia zela, amak arrain-kutxetan kulunkatzen zuen San Martin zaharrean lanean ari zen bitartean. Mutiko koskorra zela, berriz, portuan jolasten zen, ontzien sareen artean. Soldadutzatik bueltan familiaren arrandegian hasi zen lanean eta gaur egun Donostiako arrandegirik ospetsuena da, Michelin izarra duten hainbat chefen hornitzailea.

"Aitaren aldeko amona 15 urterekin hasi zen merkatuan lanean, eta 55 urte bete arte jarraitu zuen bertan. Gure arreba Maite, Jose Luis anaia eta hirurok ikasketak eta soldadutza burututakoan hasi ginen bertan lanean. Gure familiaren kasuan, gerta daiteke txikitan arrain-kutxetan kulunkatzearen ondorioz izatea arrain-saltzaileak; edota arrain-usaina, guretzat, bizitza osoan lagun dugun Chanel 5.aren parekoa delako. Azken buruan, lan eginez eta errespetuz jokatuz, txikitan barneratutakoa ogibide bihur daiteke. Oso harro nago gure arrandegiaz, baina gurasoek txikitatik irakatsi didate apalak izan behar dugula. Oso zaila da Michelin jatetxeen munduan sartzea, nahiz eta 10ekoa merezi duen produktua izan eta dena ondo egin. Asko exijitzen dizute. Nire ustez, gure kasuan ongi lan egitearen eta ekina izatearen ondorioa da. Ildo beretik, harro nago larunbat batean bikote gazte bat etorri eta berriro bueltatzen badira, gure arrandegiarekin pozik joan direlako".

Interesgarri izan daiteke

Ezagutu Sotero familiaren historia FAN aldizkariaren 10. zenbakian.

Banatu

Itzuli