San Martingo produktuak

Txuletatik haratago ere badago bizitza

Txuletatik haratago ere badago bizitza

LAGUNEN ARTEKO AFARIA? FAMILIA-BAZKARIA? BOURGUIGNONNE FONDUEA IA EZ DA PRESTATU BEHAR. ZOAZ SAN MARTINEKO HARATEGIETARA ETA EROSI LEHEN MAILAKO HARAGIA, AUKERATU MAHAIKIDEEN GUSTUKO SALTSAK ETA, LEHENDIK EZ BADUZU, ESKURA EZAZU FONDUE BAT. BON APPÉTIT!

VA DE RETRO

Burdinurtuzko Le Creuset fonduea. 6 fondue-sardexka ditu, bakoitza kolorezko marka batekin, mahaikide bakoitzak berea zein den gogora dezan. ORIA MENAJE DENDAN

BARAZKI GARNIZIOA

Alberjiniak, kuiatxoak, piperrak, patatak… Guztia labean prestatuta. Ez zaitez lanpetu eta eska itzazu prestatuta IÑAKI & JENNY harategian. Gozo-gozoak!

SALTSAZALEENTZAT

Roquefort-saltsa, onddoena… artisau eran eginda IÑAKI & JENNY harategian. MUÑOA ALIMENTACIÓN dendan saltsa tartariarra aurkituko duzu, eta zapore mina gustuko baduzu eska ezazu bastarda esaten diotena.

SALAMANCAKO PRESA IBERIKOA

“Presa da txerri iberikoaren haragi zatirik onena. Zuzenean Guijuelotik ekartzen digute, bertan astero egiten baitute txerri iberikoen hilketa. Pieza osoa labean ere presta daiteke, eta zoragarri gelditzen da”, azaldu digute MARIBEL URDAITEGIAN.

ZAHARRAREN AZPIZUNA (BEHIARENA EDO IDIARENA)

“Fonduerako haragiak garbiak eta lehen mailakoak izan behar dira, horrela, prestatu ondoren, bigunak eta samurrak gera daitezen. Onena azpizuna da, garestiena ere bai. Aukera merkeagoa nahi baduzu entrekota, maskal-xerra edo taparen kanteroa eraman dezakezu” JAVIER MUÑOAK dioenez.

NAFARROAKO ESNEKO ARKUMEA

JUAN ETXEBERRIA harategian arkumean espezialistak dira. Nafarroako esneko arkumearen izter-medailoiak fonduean prestatuta probatzeko gomendatu digute bertan. “Izterra ondo garbitu eta onena aterako dugu, medailoiak, aproposak fonduean prestatzeko. Arkumearekin plater bikainak presta daitezke sukaldean. Hemen gutxi erabiltzen da, Frantzian, berriz, hamaika modutan prestatzen dute”.

Banatu